Oroitzen / Recordando
|
Xalbador / Herrikoa - Canción Popular / ImanolKukua eta primadera / F. Krutwig / X. LeteHerrikoa - Canción PopularM. Arregi / ImanolHerrikoa - Canción PopularBeti penetan / Cesare Pavese / X. LeteHeriotzaren begiak / X. Lete / ImanolHerrikoa - Canción PopularA. Aialde / A. Valverde |
|
Kukua eta primadera
Jainkoak emaiten du
hainbeste aholku
urtearen barruan
asko heldu zauku
batzu alaiak eta beste batzu mutu
kukuak primaderan
egiten du kuku
biziaren esperantza
erakartzen dauku.
Esaera zahar bat
berritzera nua
kukua berrikitan
baita ixildua.
Ezpada akabatzen guretzat mundua
gu harekilan bainan
denbora badua
berriz e entzunen da
kukuen ohiua.
Askotan ikusi dut
arbola batean
lagunak etzituen
nahi bakean.
Uda hor zen gainean hura joaitean
entzunen al dut berriz
heldu den urtean
ez dut gozorik berriz
hura entzun artean.
Bihotza
Munduak gezurra diotsu, bihotza.
Gezurra bere argi indarrez,
negarretan miña iñork ez du aditzen,
bihotza, ez du aditzen.
Dadukazun miña ixilik negar zazu
munduak haundituko du ta,
iñork ere lagun etzaitu egingo,
iñori ezer ez esan.
Zoriak behin zutaz,
parre egin nahi baleza,
eragotz, eragotzieiozu,
barruko penak hil, ezpainetan parrea kanpora,
ipini ezazu.
Jainko gorde hoiek,
etzaituztet gurtzen nik,
zuek ere hilkorrak zerate,
eta ezerezera, ziurki zoazte,
ezer ez bai zerate.
Patxiku Baztarretxe
Patxiku Baztarretxe mutiko pijua,
neri gurdi-ardatza, neri gurdi-ardatza
ostuta dijua.
Txuriak eta beltzak ikusikoituzu,
neri gurdi-ardatza, neri gurdi-ardatza
emat'ez baidazu.
Nere idi pareak dauzka zintzarriak,
lepotikan zintzilik, lepotikan zintzilik,
zildain jarriak.
Gañera uztarriak ta kopetakoak,
ontz urre gorri-zarrez, ontz urre gorri-zarrez,
erositakoak.
Gezur ta abar zabiltza, Patxiku tranpian,
zu bezin gezurtirik, zu bezin gezurtirik, ez da Euskalherrian,
Zure berri dakite inguruko denak:
gordetzen dituzula, gordetzen dituzula,
gauza besterenak.
Ilun ikarak
Ilun-ikarak azken argia, uxatu dizu urrutira,
zeru-sapaian izar bakanak itzal etzanei begira,
ilun-txintako sorgin-usaiak espazioan dirdira.
Mendi hegitan argi oroitza eguzkiaren keinua,
baso beltzean hosto firfira gauezkoen erreinua,
itsasondoko tamarindotan olatuen errainua.
Itxas-txoriak txio-txioka harat-honata haizetan,
berde argien edertasuna more motelduz uretan,
txalupa geldi kulunkarien isladarekin hizketan.
Parke ixileko banku txuria ezpain beroen lankide,
antsi zaharrak zantzu berritan bihotz gordiñen senide,
tristura egan paseatzen da arratsaren solaskide.
Gau-ezkilaren oihartzun-hotsa irristatzen da kolkoan,
zirrara mutu baten gisara maitearen soinekoan,
bakardadea sekretuekin korapiltzen den zokoan.
Itsas-aideak gesalez dakar murmuriozko solasa,
suspiriotan ezin jarioz pena lurrinduen hatsa,
haize-boladak txikordatzen du maiteminduen jolasa.
Beti penetan
Beti penetan, beti penetan,
bizi naiz mundu honetan.
Egunaz zerbait alegratzen naiz, gauaz beti penetan.
Neureganako amodioa, joan zitzaizun batetan.
Maitiak galde egin zautan
Maitiak galde egin zautan, polita nintzanez.
Polit polit nintzela bainan, larrua beltz.
Maitiak galde egin zautan premu nintzanez.
Premu, premu nintzela bainan, etxerik ez.
Maitiak galde egin zautan boltsa banuenez.
Boltsa, boltsa banuela bainan, dirurik ez.
Maitiak galde egin zautan lana banuenez.
Lana, lana banuela bainan, gogorik ez.
Gaixoa hil behar dugu, gu biok gosez.
Gosez, gosez hil behar bainan, elkar maitez.
Baratzeko pikuak
Baratzeko pikuak hiru txurten ditu,
neska mutil zaliak ankak arin ditu.
Ankak arinak eta, burua arinago,
dantzan hobeto daki, arta jorran baino.
Arto jorrara noa lur berri berrira!
Belarra jorratu-ta, artoa sasira!
Ama, nahi badezu mutilik erosi,
eliza-bazterretan, txanponean zortzi.
Onak baldin badira, ez dira garesti,
gaizto baldin badira, probatu ta utzi.
Triste bizi naiz eta hilko banitz hobe,
ba dauzkat bihotzian hainbat atsekabe.
Maite bat maitatzen dut bainan haren jabe,
sekulan izateko esperantzik gabe.
Nere bihotz gaisoa penatua dago,
ezin egon liteke ai, penatuago.
Pasatzen ditudala aspaldian nago,
egunak triste eta gauak tristeago.
Nere maitatua da guztiz dama fiña,
bihotz onekoa ta ondo hitzegiña.
Bentaja guztiakin zeruak egiña,
mundua pasatzeko lagun atsegiña.
Bihotz baten lekuan milla ba nituzke,
zuretzako maitia izango lirazke.
Bainan millan lekuan bat besterik eztet,
hartzazu ba maitia bat hau milla bider.
Heriotzaren begiak
Etorriko da zure soaz heriotza
gor, logabe, alhadura zaharren gisa,
goiznabarretik gauera alboan dugun
ohidura zentzugabe bat bailitzan.
Zure begiak alferrikako hitza izanik
garraisi mutu, isiltasun oro isil,
goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi
ispilura begiratuz, ilun, urbil.
Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
guztiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
Urratuko da ezpain hertsien keinua,
aurpegi arrotza lehioaren ondoan,
usadioen guneak desitxuratuz
biluztasuna nagusitzen denean.
Zure begiak argi grisaren errainu,
mendi ilunen goizorduko izotza,
esnatzearen dardara eta ikara
kale hutsetik hurbiltzen zarenean.
Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen!
bizitza zarela eta ezereza,
gustiontzat du heriotzak soa zorrotz
bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
Zure tristura
Zure tristura nabari dut keinu partikular gisan,
dintasunez hain tristea nola nahi zenuken izan.
Dintasunez hain tristea kalean zoazenean,
ezpainak krabelin xuri, bihotza oinazepean.
Desafiozko hauzitan epai zorrotzen esale,
ezer ez daukazularik maitasunaren eskale.
Maitasuna maitasuna romantikoen uharte,
penak desegingo zaitu odola izoztu arte.
Zure tristura nabari dut keinu bakarzale gisan
etsipenean hain arro nola nahi zenuken izan.
Pello Joxepe
Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen.
Etxera joanda, esan omen du:
-Ez da neria izanen.
Bere amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
-Hau pena eta pesadumbria,
senarrak haurra ukatu!
Haur horrentzako beste jaberik
ezin liteke topatu.
Pello Joxepe, bihotz neria,
haur horrek aita zu zaitu.
-Fortunatua nintzala baiña
ni naiz fortuna gabia.
Agure batek eraman ditu
umia eta andria.
Haurra beria bazuen ere,
andria nuen neria.
Utsa
Euskel sustrai
erri onem mamia non dago?
Auxe duk nere ustea:
ez cronlech ez dolmenetan
ez arri koxkor zarretan...
Itsaso-bazter etxetan
ta mendi baserrietan,
oraindik bizirik bañan
uts sakon illunpetan
estaltzera dijoakigun
izkuntza gurean...
Mendi-mendian otea,
botoi oriaz betea,
Jorge de Oteiza, i aiz
ola-gizonen semea.
Ire malluak ordea
irudimenezko mallo orrek,
ez tiriki-taukirik
ursa moldalzeko joak
ezpaitute soiñurik...
biotzarentzat baizik.
A flor de tiempo, SL
c/ Girona, 120 08009 Barcelona (España)
Tf (+34) 93 457 11 18
Fax (+34) 93 458 92 53
Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.